EGILEA:- Mercedes Neuchafer Carlon.
ARGITALETXEA:- Elkar
Bazen behin peter izeneko mutiko bat. Peter goiz-goizean esnatu zenean etxean ez zegoen inortxo ere, orduan telebista ikustera joan zen. Peterrek uste zuen ama etxean zegoela gaur bere urtebetetzea zelako.
Geroxeago Peter gosaldu, jantzi eta eskolara joan zen. Eskolan bere lagunak zoriontzen hasi ziren. Peterrek esan zien festa bat prestatuta zuela eta gonbidatuak zeudela. Eskolatik bueltan etxean amak sorpresa ikaragarri bat egin zion, 5 minutu geroago lagunak etorri ziren eta asko jolastu zuten .
Etxean jolastu ondoren karruseletara joan ziren karruseletan igotzeko ilaran jarri behar ziren. Ilaran zeudenean neskato batek dirua eskatu zien eta lagunak oso harrituta gelditu ziren.
Ez zekiten nola neskatoa diruri gabe karruselean igo zen. Karruselean zegoenean bat-batean desagertu egin zen, eta geroztikan neskataz ez zuten ezer jakin.

No hay comentarios:
Publicar un comentario